Ione, 4.mailako ikaslea, ipuin kontalariaren larruan sartu zen pasaden ostiralean.
Olentzerok txapela galdu zuen haize bolada batean eta Errontegiko liburutegian aurkitu genuen.
Hau sortea!
Gure Ionek 4 urteko haurtxoei Euskal Herriko ikazkin famatuenaren
istorio harrigarria kontatu zien ilusio osoz. Eta nola gainera!!! 4
urteko umetxoak aho bete hortz gelditu ziren ipuina entzutean eta txalo
txaparrada eskeini zioten bukaeran.
Ondoren , lagun
maitagarri honen abestia kantatu genuen eta bukatzeko marrazki polit bat
egin zuten gure liburutegiko muralean ikusi daitekeena.
Mila esker Iune! Eguberri on danori!