lunes, 18 de diciembre de 2017

IONE ETA OLENTZEROREN TXAPELA



Ione, 4.mailako ikaslea, ipuin kontalariaren larruan sartu zen pasaden ostiralean.
Olentzerok txapela galdu zuen haize bolada batean eta Errontegiko liburutegian aurkitu genuen.
 Hau sortea!
 Gure Ionek  4 urteko haurtxoei  Euskal Herriko ikazkin famatuenaren istorio harrigarria kontatu zien ilusio  osoz. Eta nola gainera!!! 4 urteko umetxoak aho bete hortz gelditu ziren ipuina entzutean eta txalo txaparrada eskeini zioten bukaeran.

Ondoren , lagun maitagarri honen abestia kantatu genuen eta bukatzeko marrazki polit bat egin zuten gure liburutegiko muralean ikusi daitekeena.

Mila esker Iune! Eguberri on danori!

No hay comentarios: